Sorginlarrenen baliabideak: Mari ezagutzen
Amalurraren pertsonifikazioa da Mari, berak menderatzen ditu pertsonaia mitologiko guztiak.
Sorginlarrrenen baliabideak lan-ildoaren baitan kokatzen den lana da honakoa. Izaki mitologiko ezberdinen inguruko informazioa jasotzen gabiltza eta dena euskaraz jaso; idatziz, iruditan edo bideo formatuan.
Amalurraren pertsonifikazioa da Mari, berak menderatzen ditu pertsonaia mitologiko guztiak.
Euskal mitologiako pertsonaia ezagunenetarikoa da Tartalo, Ttarttalo bezala ere ezaguna da. Haitzuloan bizi den artzain erraldoi eta begibakarra da Tartalo.
2016ko udaberian aurkeztu zituen Laudioko udalak sei figuraz osaturiko buruhandi eta erraldoi mitologikoak. Aurkeztu ziren egun beran eman zen ezagutzera Sorginlarren, figurotaz arduratuko zen taldea.
Izakiok jatorri Altsasuarra dute. Altsasuko inauterietako astearte arratsaldean azaltzen dira, aurrean jartzen zaien oro zirikatuz. 1930ean ohitura galdu eta 1990ean berreskuratu zen, beste izaki batzuez lagunduta: sorgina eta akerra, hauekin batera akelarre bat irudikatuz.
Sorginlarrenen Sugaar txotxongiloa barrutik ezagutzeko bideoa sortu dugu, figura hau egiteko erabili genituen bideak azalduz eta arrazoiak azaldu ditugu bideoan.